Jeiki abesbatzak Eguberrietako kontzertua emanen du abenduaren 29an Leitzako elizan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 18a, 08:00

Jon Larraz Euskadiko Orkestrako biolontxelistak emanaldian parte hartuko du

Leitzako Jeiki abesbatzak Eguberrietako kontzertua antolatu du abenduaren 29an 19:00etan herriko elizan. Jon Larraz biolontxelista donostiarrak abesbatzarekin batera parte hartuko du kontzertuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, «nazioartean lan asko egin dituen biolontxelista da Larraz, eta aspaldian zebilen gurekin zerbait egin nahian».

Emanaldiko errepertorioa nazioartekoa izanen da, eta hainbat hizkuntzetan abestuko dute; euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, latinez…

«Nazioartean lan asko egin dituen biolontxelista» da Jon Larraz. Irudia: Euskadiko Orkestra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun