Urriko aurreneko asteazkenean abiatu zuen ikasturtea Leitzako irakurle taldeak, Ainara Gorostitzu Mujika idazle eta kazetariaren bisitarekin. Idazleak 2021an idatzitako Aldamenekoa liburua izan zuten hizpide.
Hurrengo hitzordua azaroaren 9an egin zuten, Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut eleberri grafikoaz aritzeko, eta gaur arratsaldekoa denboraldi honetako hirugarrena izanen dute. Normalean, hilabeteko bigarren asteazkenetan biltzen dira liburutegian, 18:00etan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!