2023ko Itzuliko bigarren etapa Leitzan bukatuko da

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 12:30

Argazkia: Itzulia

Itzuliaren 62. edizioko etapak jakinarazi dituzte antolatzaileek. Lasterketa 2023ko apirilaren 3tik 8ra jokatuko da eta bigarren etapa Viana hasi eta Leitzan bukatuko da. Aurtengo Itzuliko etapa bat Leitzan hasi eta Vianan bukatu zen eta Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileek eta Leitzako eta Vianako udalek sinatu zuten akordioari esker, 2023ko etapa alderantziz eginen dute, hau da, Vianatik abiatu eta Leitzan izanen du helmuga.

OCETA lasterketa antolatzen duen elkarteak atzo jakinarazi zituen ofizialki 2023ko Itzuliko irteerak eta helmugak hartuko dituzten herriak eta hiriak. Txirrindulariak Gasteiztik abiatuko dira eta sei egun beranduago Eibarren bukatuko dute.

2023ko etapak
  1. etapa, 2023ko apirilaren 3an: Gasteiz-Bastida
  2. etapa, 2023ko apirilaren 4an: Viana-Leitza
  3. etapa, 2023ko apirilaren 5ean: Errenteria-Villabona
  4. etapa, 2023ko apirilaren 6an: Santurtzi-Santurtzi
  5. etapa, 2023ko apirilaren 7an: Zornotza-Zornotza
  6. etapa, 2023ko apirilaren 8an: Eibar-Eibar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun