Zeinu hizkuntzaren inguruko tailerra eginen dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 14:00

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin txikikoen tratu onen Sareak antolatuta, hitzik gabe komunikatzeko metodoari buruzko tailerra eginen dute ostegunean, abenduaren 15ean, Leitzako Udaletxeko bigarren solairuan. Hori izanen da familia txokoaren barne eginen duten urteko azken tailerra.

16:00etatik 17:30era bilduko dira eta dohainik izanen da. Izena gizarte zerbitzuetara deituz eman behar da (948 51 08 40).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun