Sari ederrak zozketatuko ditu Leitzako merkatarien elkarteak Eguberri hauetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 16:00

Gaur hasi eta urtarrilaren 6ra bitarte Kaxkabeltza Leitzako merkatarien elkarteko dendetan erosten dutenen artean, hiru sari haundi zozketatuko dituzte: mila euroko bi sari eta 500 euroko beste bat. Zozketa urtarrilaren 7an eginen dute.

Abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra erosketak egindakoan, izen-abizenak eta telefonoa apuntatuz papera kutxan sartu beharko da. Urtarrilaren 7an eginen dute zozketa Leitzako plazan. 10:00etan plazara hurbiltzeko deia egin dute eta saridunek bi ordu izanen dituzte dirua erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun