'Neguan Atekan hotzik ez' zikloa antolatu du abendurako Leitzako Atekabeltzek

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 7a, 19:00

Leitzako Atekabeltzek 'Neguan Atekan hotzik ez' zikloa antolatu du abendurako eta urtarrila hasierarako. 

Zikloarekin hasteko, abenduaren 16an, ostirala, Bazka eta Kurkuma taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrerak zortzi euroko prezioa du, eta Torrean egonen dira eskuragai. 22:30ean hasiko dira kontzertuak. 

Abenduaren 23an, pintxo-potea eginen dute mahai jokoekin. Besteak beste Ping-pongean, Catanean, Dixitean... jokatzeko aukera izanen dute. 17:00etan jarri dute hitzordua. 

Hurrengo hitzordua  hilaren 28an, asteazkena izanen da. Egun horretan, Zerotik hastera goaz mahai-ingurua eginen dute 18:00etan. 

Zikloarekin bukatzeko, aldiz, ilbeltzaren 3an, asteartea kafe tertulia eginen dute 18:00etan Lañaidek talde feministaren eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun