Giro ederrean ospatu dute Euskararen Eguna Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 7a, 07:00

Euskararen Egunaren harira, egun osoko festa izan zuten joan den larunbatean Areson. Herriko musikarien dianaren ondoren, Euskaraz bizi nahi dugu murala osatu zuten, herriari buruzko Oka joko berezian aritu ziren, Euskara ofiziala Nafarroa osoan izatea eskatuz elkarretaratzea egin zuten eta 50 bat laguneko kuadrilla elkartu zen Pake Toki elkartean bazkaltzeko. Arratsaldean, ipuin kontaketak, konfeti festa eta txokolate beroa eta filma izan zituzten.

Argazkiak: Utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun