Euskara zerbitzuak Eguberrietako tailerrak antolatu ditu Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 4a, 08:30

Urtero bezala, aurten re Eguberrietako oporretan jostatzeko eta ongi pasatzeko elkartuko dira Goizuetan eta Aranon. Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatuta, abenduan lau egunez tailerrak eginen dituzte; abenduaren 27an, 28an eta 30ean Goizuetan eta abenduaren 29an Aranon. Izena emateko epea abenduaren 12tik 15era zabalduko dute.

Dindaia Fundazioak kudeatuko ditu tailerrak, eta egun horietan, 10:00etatik 13:00etara elkartuko dira, Goizuetan eskolan eta Aranon Maisuenean.

Izena egun baterako, bi egunetarako, hiru egunetarako edo lau egunetarako eman daiteke, egun bakoitzeko bost euro ordainduta. Izena abenduaren 12tik 15era bitarte eman beharko da eta horretarako eskolan banatutako izen emate orria eskolako tutoreari eman beharko diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun