Aresoko eskolakoak Olatxeta baserrian izan dira bisitan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 1a, 14:00

Azaroaren 30ean, irteera egin zuten Aresoko Nazabal Eskolakoek. Ez ziren urruti joan, herrian bertan zer ikusi eta ikasi badela argi utziz. Olatxeta baserrira egin zuten bisita eta Joakin Barandarain eta Geno Telletxeak ederki erakutsi zizkieten baserria eta egiten dituzten lanak.

Argazkiak: Nazabal Eskola.

Eskolako lagunek esan dutenez, zoragarri ibili ziren: «eguraldi bikaina, axuriak ikusi ditugu, umatu berriak ere bai eta ausartenek baita ardiak jetzi ere. Ardiei arbia eman jateko, artzain txakurren erakustaldi bikaina ikusi indioilarrekin lanean eta bukatzeko banabar poltsa banarekin eskolara buelta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun