Euskararen Egunerako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 30a, 16:00

Festa giroan bada ere, aldarrikapenerako baliatu nahi dute eguna eta Euskara ofiziala eta erreala Nafarroa osoan lelopean kontzentrazioa egingo dute eguerdian.

Abenduaren 3a, larunbata, aresoarrentzat seinalatutako eguna izaten da. Aspalditxoan hasi ziren Euskararen Eguna ospatzen eta aurten ere ekitaldi bat eta beste josiz, egun osoko egitaraua prest dute antolatzaileek. Baserritar jantziak soinean, euskara mingainean... aldarrikapena eta festa eskutik doazela, ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.

  • 10:00etan diana herriko musikariekin.
  • 10:30etik aurrera euskararen aldeko murala plazan.
  • 11:00etan Areso ezagutuz oka jolasa.
  • 12:30ean Euskara Ofiziala eta erreala Nafarroa osoan lelopean kontzentrazioa Plaza Zaharrean.
  • 14:00 aldera bazkaria Pake Toki elkartean. Gaur da txartelak erosteko azken eguna. Sastinean daude salgai haurrenak (12 urtera arte) sei eurotan eta helduenak hamabost eurotan. 
  • 17:00etan Ines Bengoa ipuin-kontalariarekin haurrentzako saioa udaletxeko pleno aretoan.
  • Ondoren konfeti festa, txokolate jana eta haurrentzako pelikula udaletxeko lehenengo solairuan.
  • 18:00etatik 19:00etara, euskarazko liburuen truke azoka plazan eta Euskal Herrian Euskarazeko materiala salgai.
  • 19:00etan helduentzako ipuin erotikoak Ines Bengoarekin udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun