Harrera bikaina izan du 'Ertzak leuntzen' dokumentalaren estreinaldiak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 28a, 16:00

Larunbatean estreinatu zuten LHL Erronkako lantaldearen eskariz Manex Moreno Uharte Leitzako gazteak egin duen Ertzak ehuntzen dokumentala. 200 lagun baino gehiago bildu ziren Leitzako Herri Aretoan, eta LHLko lantaldea «oso pozik» gelditu da izan duen erantzunarekin.

Dokumentala estreinatu aurretik, LHL erronkako lantaldeko haurrek egin zuten sarrera eta Manex Morenok ere hitz batzuk egin zituen. Dokumentala ikusi ondoren, ikusleak ere pozik gelditu ziren, eta LHLko Oihana Amundarainen hitzetan, «'emozio' hitza entzun zen jendearen ahotan, eta mezua zein argi emana zegoen azpimarratu zuten bereziki». Bestalde, «Manex jende askok zoriondu zuen egindako lanagatik». Eta LHL lan taldea ere «oso pozik» gelditu da.

Argazkiak: Oihana Amundarainek utzitakoak.

Izan duen erantzunaren seinale, dagoeneko dokumentala beste herri batzuetara eramateko eskaera jaso dute. Besteak beste, Betelukoek egin diete gonbidapena. Aurkezpenean, LHLren lekukoa hartu duten Segurako ordezkariak ere izan ziren, baita kirol egokituan aritzen den Kemen elkarteko kideak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun