Azaroak 25

Aranon bandera moreak atera dituzte indarkeria matxistaren kontra

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 28a

Aranoko Udalak deituta elkarretaratzea egin zuten joan den ostiralean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Borroka feministaren aldeko mezua zabalduz, bandera moreak atera zituzten, eta ondoren, mahaiaren bueltan afaltzeko bildu ziren.

Argazkia: Amaia Paz berdintasun teknikariak utzitakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun