Bizkar osasuntsuaren inguruko tailerra bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 28a, 09:00

0 eta 3 bitarteko haurrak dituzten familiako kideei zuzendutako tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta Aresoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak biharko, azaroaren 29rako. Familia txokoaren barne eginen dute eta haurdunaldian, edoskitzean eta haurra hartzeko garaian bizkarra nola zaindu erakutsiko dute. Gaur da izena emateko azken eguna.

Tailerra Leitzako Udaletxeko bigarren solairuan izanen da, 16:00etatik 19:00etara. Dohainik da baina parte hartzeko izena eman beharko da eta gaur da apuntatzeko azken eguna. Leitzako Osasun Etxera (948 51 08 00) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 80 40) deitu behar da horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun