Azaroak 25

Haurrentzako eta helduentzako ipuin kontaketa musikatuak izanen dituzte igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 25a, 17:00

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, berdintasun batzordeak haurrentzako eta helduentzako ipuin kontaketa musikatuak antolatu ditu Ameli ipuinen jostunarekin.

Isildutako istorioak izenburupean eginen dute haurrentzako saioa, Leitzako Erleta eskolako jantokian, 17:00etan.

Helduena, berriz, Munduko emakumeak izenburupean eginen dute, 19:00etan Leitzako Torrea tabernan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun