Euskararen Eguna ospatzeko bertso bazkaria antolatu dute abenduaren 3an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 27a, 09:00
Sebastian Lizaso eta Uxue Alberdi bertsolariak ariko bertsotan

Euskararen Eguna ospatzeko, bertso bazkaria antolatu du Leitzako Torreak abenduaren 3an. 

Uxue Alberdi eta Sebastian Lizaso bertsolariek alaituko dute bazkari ondorena. Bazkaltzeko ondorengo menua izanen dute: zizka mizkak, banabarrak, odolkia, txorizoa, txerri saiheskia, aza, sorbetea, kafea eta kopa. 

Tiketak Torrean daude eskuragarri 25 eurotan eta langabetu eta ikasleentzat 18 eurotan. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun