Eskola eremuko estalpea inauguratu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 14:00

Leitzako eskolako estalpearen obrak eta atariko moldaketak bukatu dituztela ospatzeko, dozenaka eta dozenaka ikasle eta irakasle, gurasoak eta udal ordezkariak bildu dira gaur goizean Leitzan.

Argazkia: Mikel Zabaleta.

750 metro koadro inguruko estalpe argiztatua eraiki dute (38x20m). Baina horrekin batera, hainbat lan egin dituzte Leitzako eskola eremuan: oztopo arkitektonikoak ezabatu eta lehen eskailerak ziren tokietan aldapak egin, bi futbol zelaiak berritu eta pintatu, kirolerako elementu berriak jarri (lau kanasta, sarea boleibolean jokatzeko)... Estalpearen ondoan argi koadro bat ere jarri dute, ekitaldiren bat baldin bada eskura izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun