Zetak taldearen kontzertu arrakastatsua Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 23a, 15:30

Zetak taldearen kontzertua izan zuten joan den astean Leitzako Atekabeltz gaztetxean eta jendetza bildu zen musikaz gozatzeko.

Argazkiak: Aitor Zabaleta

Kontzertuek segida izanen dute aste honetan eta Micek kaleratu berri duen Lautada diskoa aurkeztuko du larunbatean gaztetxean. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta sarrerak gaurtik aurrera Torrean, zein egunean bertan erosi daitezke zazpi eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun