Azaroak 25

Alarma Morea taldearen kontzertua ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 23a

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, Alarma Morea taldeak kontzertua emanen du 19:00etan gaztetxean Goizuetako Emakume Taldeak antolatuta. 

Kontzertuarekin batera, Emakume Taldearen eskutik tragoak eta pintxoak erosteko aukera izanen dute. 

Ostiralean morez jantzi eta balkoiak morez apaintzeko deia egin dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun