Euskarazko liburuen truke azoka egingo dute abenduaren 3an Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 15:00

Euskararen eguna ospatzeko, hainbat ekitaldi prestatu ditu Aresoko Festa Batzordeak. Horien artean, bada proposamen berezi bat: euskarazko liburuak trukatzekoa. Hala, abenduaren 3an, liburuen truke azoka egingo dute aurrenekoz, euskarazko liburuen irakurzaletasuna eta liburuen berrerabilpena bultzatzeko.  

Ekimenak bi fase izango ditu: liburu bilketa eta azoka. Liburu bilketa azaroaren 23an eta 30ean egingo dute Aresoko eskolako atarian 17:30etik 18:30etara. Herritar guztiei parte hartzeko deia luzatu nahi diete etxean dituzten eta egoera onean dauden haur, gazte eta helduentzako euskarazko liburuak utzi eta trukean beste batzuk etxeratzekoa. Emandako liburu bakoitzagatik, egoera onean dagoela egiaztatu ondoren, truke azokarako txartel bat jasoko da. Liburu trukea abenduaren 3an, Euskararen Egunean, egingo dute Aresoko plazan 18:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun