Jubilatuen Eguna ere giro ederrean ospatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 20:00

Truk txapelketan Felixa eta Pakita izan dira txapeldun eta mus txapelketan Antonio eta Juanito

Aste bukaera honetan Jubilatuen eguna ospatu dute Goizuetan. Larunbatean, truk eta mus txapelketa jokatu zituzten. Truk txapelketan Felixa eta Pakita izan ziren txapeldun eta bigarrenak Mari Karmen eta Dolorex. Mus txapelketan, berriz Antonio eta Juanito suertatu ziren txapeldun eta Ixabel eta Eduardo txapeldunorde. Igandean bazkaria izan zuten eta Umore Ona Elkartea bete zen bertaratu zirenekin. Bazkaria prestatzeko eta zerbitzatzeko lan-talde polita osatu zuten aurtengoan ere. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun