Elikagaien bilketa eginen dute aste honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 12:00

Jatea ezin da luxu bat izan lelopean FESBAL Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioa elikagaien bilketa egiten ari da eta horren barne, aste honetan Leitzan ere bilketa eginen dute.

Aste honetan, gaur hasi eta igandera bitarte, Leitzako Eroski eta Dia dendetan eginen dute janari bilketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun