Arantzatik Goizuetara etorritako Felisa Iparragirre omendu dute Etorkinen Egunean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 21a, 10:30

Giro ederrean ospatu dute azaroaren 19an Etorkinen Eguna Goizuetara bizitzera etorritakoek. Azken urteetan indartzen ari den ohiturari eutsiz, 30 bat lagun elkartu ziren larunbatean, herriko plazan, eta bazkaltzera joan aurretik, bisita berezi bat egin zuten, Felisa Iparragirreren etxera. Izan ere, omenaldia egin zioten, Arantzatik Goizuetara etorri zen emakumeari. Oroigarria eman zioten, lore sortarekin batera; aurreskua ere dantzatu zioten herriko hiru dantzarik; eta bi bertso eskaini zizkion Josu Garmendiak. Felisa Iparragirrek hunkituta jaso zuen omenaldia. Horren ondotik, bazkaltzera joan ziren etorkinak. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun