'Zaintzailea zaintzen' tailerra eginen dute asteartean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 18:00

Nafarroako Alzheimerra eta Bestelako Dementzia Duten Pertsonen Senideen Elkarteak antolatuta, 'Zaintzailea zaintzen' tailerra izanen dute Leitzan asteartean 16:00etan udaletxeko batzar aretoan. 

Sarrera doan izanen da, baina izen ematea beharrezkoa da 693 402 175 zenbakian. Ikastaroa euskaraz izango da, eta itzulpena gazteleraz eginen dute. 

Informazio gehiago nahi duenak 693 402 175 eta 673 585 862 zenbakietara dei dezake. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun