Domina hauek, Nafarroako Gobernuak kirola arloan eman ditzakeen sari gorenak dira. Horiekin, kirol ibilbiderik onenak bereizten dira, bai banakako kirolarien artean, baita teknikarien edo zuzendarien artean ere , betiere haiek Nafarroako kirolaren sustapenean nabarmendu izan direnean.
Mikel Nieve Iturralde leitzarraren kasuan, txirrindularitza profesionalean egin duen 14 urteko ibilbide oparoa saritu dute. Italiako Giroan lortutako hiru etapa garaipenak eta Espainiako Vueltan irabazitako etapa azpimarratu dituzte, baita hiru itzuli handietako sailkapen orokorrean hamar lehenbizikoen artean sei aldiz sailkatu dela ere.
Sari banaketa azaroaren 30ean, asteazkena, 16:00etan eginen da, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko klaustro isabeldarrean ospatuko den ekitaldi batean, 2022 Nafarroako Egunari dagokion programa instituzionalaren baitan.