Joan den urtean Lañaidek Leitzako neska* gazteen taldeak neska gazteen lekukotzak bildu zituen eta hark izandako arrakastaren ondoren, aurten berdintasun batzordeak inkesta zabalagoa egitea erabaki du Areson eta Leitzan, errealitatea zein den aztertu nahi duelako.
Inkesta lotura honetan sartuta bete daiteke. Galdera gehienak derrigorrezkoak dira eta aipatu bezala, anonimoak izanen direla jakinarazi du berdintasun batzordeak. Aurreko urtean inkesta bete zutenei ere egin diete inkesta hau betetzeko deia. Emaitzen berri azaroaren 25etik aurrera emanen dute.
Eraso sexisten kontrako seinaleak
Bestalde, Amaia Paz Vallejo Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako berdintasun teknikariak adierazi duenez, asteburuan Leitza eta Aresoko sarreretan eraso sexisten kontrako seinaleak jarri dituzte. «Seinale hauekin Leitzako eta Aresoko herriek eraso sexistarik ez dutela onartzen adierazi nahi da eta horien kontra lan egiten jarraituko dutela».
Gaineratu duenez, «Leitzan ez da toki berean (Uitzitik etorrita dagoen sarreran) seinalea jarri duten lehenengo aldia. Izan ere, jarri den aurreko aldietan norbaitek seinale hori kendu izan du». Pazen hitzetan, «horrek argi uzten du berdintasunaren aldeko aurrerapausoek erresistentzia handiak sortzen dituztela gaur egun».