'Cerdita' eta 'Mira como corren' pelikulak asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 17a, 08:00
'Cerdita' pelikularen fotograma bat. Berriki pelikularen zuzendaria Leitzan eta Areson ibili da 'La ermita' pelikula grabatzen.

Asteburu honetan berriz ere zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzan. Kasu honetan helduentzako bi pelikula emanen dituzte: 'Cerdita' eta 'Mira como corren'. 

Cerdita berriki Leitzan La Ermita pelikula grabatu duen Carlota Peredarena da eta 16:30ean emanen dute bi egunetan gazteleraz. Mira como corren filma, aldiz, 19:00etan emanen dute, larunbatean ingelesez eta igandean gaztelaniaz. 

Sarrerei dagokionez, Internet bidez zein lehiatilan bertan eros daitezke. Cerdita pelikularako sarrerak zine bonuaren bidez erosiz gero 3,5 euro balio du, Internet bidez 4 euro eta, aldiz, leihatilan erosiz gero, 5 euro. Mira como corren pelikularen kasuan, aldiz, 4,5 euro balio du bonuaren bidez erosita, 5 euro Internet bidez erosita, eta leihatilan bertan erosita, aldiz, 6 euro. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun