Zetak taldearen kontzertua ostiralean, azaroaren 18an, 23:00etan hasiko da eta ondoren parranda goizaldera arte luzatuko dela aurreratu dute Atekabeltzekoek. Ateak 22:30ean irekiko dituzte eta sarrerak asteazken arratsaldetik aurrera erosten ahalko dira, Torrean eta Peritzan, zortzi eurotan. Pertsonako gehienez lau sarrera hartzen ahalko dira.
Igandean, azaroaren 20an, «bertako zarata freskoak» hartuko du lekukoa gaztetxekoek adierazi dutenez. Bi emanaldi izanen dira 18:30etik aurrera. Alde batetik, Lekunberriko Irikai taldeak joko du eta bestetik, Leitzako eta Atarrabiako musikariek osatutako Naxker taldeak. Sarrera dohainik izanen da.