Bertso saio musikatu ederraz gozatzeko aukera izan dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 15a, 15:00

Ostiralean, hilaren 11n bertso saio musikatua izan zuten Goizuetako udaletxeko ganbaran. Uxue Alkorta, Haizea Arana, Maider Altuna eta Aner Peritz Euzkitze aritu ziren kantuan, Ane Apezetxea herritarra gai jartzaile zutela eta Leire Retegi leitzarra musikari. Giro ederra izan zuten saioan, eta bertsolariek zein herritarrek kantuan bukatu zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun