Jubilatuen eta etorkinen eguna ospatuko dituzte asteburuan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 15a, 09:00

Ohi bezala, larunbatean mus eta truk txapelketak jokatuko dituzte Goizuetako jubilatuek.

Jubilatuen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna asteazkena izanen da

Asteburu honetan, Goizuetan, batetik, Jubilatuen Eguna izanen dute eta bestetik, Etorkinen Eguna.

Jubilatuen kasuan, larunbatean, hilaren 19an, 16:00etan truk eta mus txapelketak jokatuko dituzte Umore Ona Elkartean, eta igandean, 11:00etako mezaren ondoren, pilota partidak ikustera joanen dira. 14:00etan elkartean bazkaria eginen dute. Txartelak erosteko azken eguna asteazkena izanen da.

Etorkinek ere larunbatean ospatuko dute beraien eguna, Oxeguarda jatetxean bazkaria eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun