Profesionaletako lehen txapela jantzi du Iker Salaberria goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 14a, 14:00

Iker Salaberria promozio mailako lau eta erdiko txapelarekin, Egiguren V.a txapeldunordearekin batera.

Promozio mailako lau eta erdiko txapelketaren finalean 22-16 irabazi zion larunbatean Labriten Julen Egiguren azpeitiarrari

Iker Salaberria pilotari goizuetarrak profesionaletan lortutako lehen txapela jantzi zuen larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Promozio mailako lau eta erdiko txapelketaren finalean 22-16 irabazi zion Julen Egiguren azpeitiarrari.

Lehen tantoa azpeitiarra egin zuen, eta 10-6 aurretik ere izan zen. Baina sake zitalean oinarrituta, hamar tanto segidan egin zituen Salaberriak (10-16) eta alde horri eutsi zion bukaera arte. Garaipen honek datorren urtean lehen mailako lau eta erdiko txapelketa jokatzeko atea irekiko dio Salaberriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun