Elurragatik trafikoa mozten dutenean, ibilgailu arinek GI-2130 errepidea erabili ahal izanen dute, «baina kamioiek errepide horretatik igarotzea debekatua» izanen dute.
Andoaindik Iruñera doan bidean, Andoainen moztuko dute errepidea. Iruñetik Gipuzkoara doazenen kasuan, berriz, Berastegi pareraino joaten ahalko dira autobidetik. Hor ibilgailu arinek GI-2130 errepidea hartzeko aukera izanen dute, baina ibilgailu astunek ez, buelta emanaraziko diete.
Bertzalde, Gipuzkoako Diputazioak iragarri duenez, elurragatik A-15 autobidea ixten dutenean, Tolosa eta Leitza lotzen dituen GI-2130 errepidean eta N-1ean mantentze-lanak indartuko dituzte.