Bertso saio musikatua izanen dute ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 8a, 11:00

Saioa ostiralean izanen da 18:00etan, ganbaran.

Ekitaldiz beteta dute azaroa Goizuetan, eta tartean ostiralean bertso musikatuen txanda izanen da, 18:00etan udaletxeko ganbaran.

Bertsolari eta musikari gazteak arituko dira kantuan. Bertsotan Uxue Alkorta, Aner Peritz Euzkitze, Haizea Arana, eta Maider Altuna ariko dira , eta Leire Retegi leitzarrak lagunduko ditu pianoarekin. Gai jartzen, aldiz, Goizuetako Ane Apezetxea ariko da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun