Hor aparkaleku ttiki bat egokitu dute, kotxea utzi eta bertatik oinezko ibilaldiak hasteko. Puntu honetatik hainbat bidezidor abiatzen dira, Elamaren Ibai Erreserba Naturala, Elama eta Gozarin burdinolen hondakinak edo burdinoletarako burdin minerala ateratzeko meategien eremua bisitatzeko.
Arriurdinetako ataka irekitzeko baimena eskatu beharko da, egunean auto kopuru jakin batek bakarra izaten baitu Artikutzara sartzeko aukera. Baimen eskatzaileek kode bat eskuratuko dute eta honekin ataka irekitzeko aukera izango dute. Bi modutara eskatu daiteke kode hau: mezu bat bidaliz ingurumena@donostia.eus helbide elektronikora; edo 943 48 33 90 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera eta bulego ordutegian (9:00-14:00).
Informazio hau Goizueta.eus web orriko hasierako orrian egongo da "Artikutzako sarrera" atalean.