Hikako forma mantentzeko hitzordua antolatu dute Goizuetan ostiral honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 3a, 13:00

Goizuetako hika mantendu eta berreskuratu nahi du Goizuetako Euskaraldiko lantaldeak eta helburu horrekin, hika hitz egiten dakitenei eta ez dakitenei biharko hitzordura joateko deia egin diete Oxepi amonaren eta Roxa ilobaren bideo honen bitartez. Bihar, azaroaren 4an, udaletxeko ganbaran bilduko dira, 18:30ean, eta joko batzuk eginez ongi pasatzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun