Mendialdeko Independentzia Eguna larunbat honetan ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 3a, 10:00

Leitzako Sortuk egindako Independentziarako indarra dinamikaren aurkezpeneko argazkia.

Hainbat solasaldiren ondoren, larunbat honetan, hilaren 5ean, borobilduko dute Independentziarako Indarra dinamika. Mendialdeko Sortuk, LABek eta Ernaik antolatuta, Independentzia Eguna ospatuko dute.

Larunbatean 10:00etan Leitzako txistulariekin diana izanen da eta 11:00etan mahai ingurua hasiko da Herri Aretoan. Prozesu independentistan zein momentutan gaude? izenburupean Sortuko Kizkitza Gil San Vicentek, Ernaiko Unai Irigaraik eta LABeko Imanol Karrerak hartuko dute hitza. 13:00etan Goizuetako zahagi dantza abiatuko da plazatik eta 14:30ean bazkaria eginen dute Torrean.

17:00etan Aiztek bazkaloste akustikoa izanen dute plazan eta 19:00etan Independentziarantz ekitaldia hasiko da plazan. 19:30ean Elektrobuiaka elektrotxarangak hartuko du lekukoa eta 22:30etik aurrera DJ gaua antolatu dute gaztetxean. Gaur izanen da txartelak erosteko azken eguna. Torrean eros daitezke, edo Goizuetan 688 84 39 40ra eta Larraun bailaran 600 38 60 28ra deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun