Bertso saio musikatua izanen dute azaroaren 11n Goizuetan

Udaletxeko ganbaran eginen dute bertso saioa.

Ekitaldiz beteta dute azaroa Goizuetan, eta tartean bertso musikatuak izanen dituzte azaroaren 11n, heldu den ortziralean, 18:00etan udaletxeko ganbaran. 

Bertsolari eta musikari gazteak arituko dira kantuan. Bertsotan Uxue Alkorta, Aner Peritz Euzkitze, Haizea Arana, eta Maider Altuna ariko dira , eta Leire Retegi leitzarrak lagunduko ditu pianoarekin. Gai jartzen, aldiz, Goizuetako Ane Apezetxea ariko da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun