Carlota Peredaren ‘La Ermita’ filmerako irudiak grabatuko dituzte aste honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 2a, 08:00

Carlota Pereda zinema zuzendaria lanean. Aste honetan Leitzan izanen da, ' La Ermita' filmerako irudiak grabatzen.

Azaroaren 2tik 9ra bitarte (larunbatean eta igandean izan ezik), Carlota Pereda zuzendariaren La Ermita filmerako irudiak grabatuko dituzte Leitzan. Grabaketa lanak eragozpen batzuk eraginen ditu egunerokotasunean: aldizkako kale mozketak edo argiteriaren itzalketa puntualak tarteko.

Grabaketa honako egun eta inguruetan eginen dute:

  • Azaroaren 2an: San Jose plazan, Peritzeko atarian eta hortik plazara doan estartan.
  • Azaroaren 3an: Plazan eta eliza inguruan.
  • Azaroaren 4an: alde zaharreko eremu batzuetan, eliza inguruan eta Elbarren kalean (Kulunka dendaren parean eta Santander banketxearen inguruan).
  • Azaroaren 7an: hilerri inguruan.
  • Azaroaren 8an: Plazan eta inguruan.
  • Azaroaren 9an: Plazaolako geltokiaren inguruan.

Leitzako udaletik eskerrak ematen dituzte egoera ulertzeagatik eta barkamenak eskatzen dituzte sor daitezkeen eragozpenengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun