Udazken Festa antolatu du gaur Leitzako Denok Bat guraso elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 31a, 11:00

Marrazki-eskulanaren truke plazan bertan erretako gaztaina zorroa emanen dute gaur arratsaldean Leitzan.

Leitzako eskola publikoko Denok Bat guraso elkarteak antolatuta Udazken Festa eginen dute urriaren 31n, astelehen arratsaldean Leitzako plazan. 17:00etan, marrazki-eskulanaren truke gaztaina zorroa emanen dute. Musikaz girotua izanen da ekitaldia eta gaztainak bertan erreko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun