Cross country moto txapelketa jokatuko dute bihar Arano-Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 29a, 07:00
Argazkia: barren.eus

Ziki Team moto klubak antolatuta, haurren eta helduen hainbat kategoriatako cross country moto lasterketa izanen da biharkoa. Nafarroako Txapelketarako puntuagarria izanen da.

08:00etan hasita egiaztapenak eta errekonozimendu itzuliak eginen dituzte eta 10:00etan hasiko da haurren lasterketa. Ordubete beranduago, berriz, helduena. 12:30ean sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun