Urumea inguruan udan izaten diren gertaeren inguruan parte hartze prozesua abiatuko dute Aranon eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko azaroaren 1a

Auto pilaketak, zaborra bildu gabe... Udan Urumea inguruan ohiko diren gertaerei konponbidea eman nahian, herritarren iritzia jakin nahi dute Aranon eta Goizuetan. Hala, ondoko egunetan bi saio eginen dituzte: azaroaren 3an Aranon eta azaroaren 17an Goizuetan. Bi batzar irekiak 18:30ean izanen dira. 

Urumea inguruan udan hartutako irudia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun