Lehen sorospen tailerra eginen dute azaroaren 8an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 30a, 12:00

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin txikikoen tratu onen Sareak antolatuta, lehen sorospen tailerra eginen dute azaroaren 8an Leitzan. Dohainik izanen da eta izena azaroaren 4a baino lehen eman beharko da.

Tailerra 16:00etatik 17:30era eginen dute, Leitzako Udaletxeko bigarren solairuan. Plaza kopurua mugatua da eta izena azaroaren 4rako eman beharko da Leitzako Osasun Etxera (948 51 08 00) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 08 40) deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun