Gau Beltza

Goizuetan ere Gau Beltza ospatuko dute urriko azken ilunabarrean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 30a, 11:00

Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak adin guztietako jendearentzako hitzordua prestatu du biharko, astelehenerako. Txokolate jatea, ibilaldia kandelekin eta beldurrak sutan erretzeko ekitaldia eginen dute.

18:30ean txokolatea hartzeko geldituko dira. 19:30ean herrian barna ibilaldia eginen dute kandelekin eta 20:00etan beldurrak eta kezkak sutan erreko dituzte.

Etxeko trapu zaharrak jantzitako joateko eskatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun