Mendialdeko Sortuk antolatutako Independentziarako Indarra dinamikaren barne, hainbat hitzaldi egin dituzte Leitzan, Areson eta Lekunberrin, besteak beste, zaintzaz, larrialdi klimatikoaz eta krisiez eta burujabetzaz aritzeko. Dinamika azaroaren 5eko Independentzia Egunarekin borobilduko dute.
Egitaraua
- 10:00etan diana Leitzako txistulariekin.
- 11:00etan Prozesu independentistan zein momentutan gaude? mahai ingurua Herri Aretoan. Hizlariak Kizkitza Gil San Vicente (Sortu), Unai Irigarai (Ernai) eta Imanol Karrera (LAB) izanen dira.
- 13:00etan Goizuetako zahagi dantza plazatik.
- 14:30ean bazkaria Torrean. Enplegua dutenek 24 eurotan izanen dituzte txartelak eta enplegurik ez dutenek eta ikasleek 16 eurotan. Txartelak azaroaren 3ra arte erosteko aukera izanen da: Leitzan Torrean, Goizuetan 688 84 39 40 telefonoan eta Larraun bailaran 600 38 60 28 telefonoan.
- 17:00etan Aiztek bazkaloste akustikoa plazan.
- 19:00etan Independentziarantz ekitaldia plazan.
- 19:30ean Elektrobuiaka elektrotxaranga.
- 22:30ean DJ gaua Atekabeltz gaztetxean.