Alkateak berak aspaldi adierazi duen «ezinbestekoa zen azpiegitura» dela araztegia, zaharra aspalditik «egoera kaskarrean» zegoelako. Urteak pasatu dira udalak NILSA erakunde publikora jo zuenenetik, eta azkenean etorri da orduko eskaeraren erantzuna, espero baino beranduago hala ere. Izan ere, hasieran batean, araztegian joan den urterako martxan izanen zela adierazi zuten.
Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du obraren gastua. Lehen aldiz lizitazioa atera zutenean, ordea, hutsik gelditu zen deialdia, eta hasieran aurreikusitako 470.000 euroko aurrekontua zertxobait igo behar izan zuen. Horri duela bi urte hoditeria berritzen egindako lanak gehituta arazteko berriko lanak «700.000-800.000 bat euro» kostako direla kalkulatu du alkateak.