Autoenplegua sustatzeko dirulaguntzak urriaren 31ra arte eska daitezke Goizuetako Udalean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 19:00

Goizuetako Udalak herrian autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazioa araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuen. Dirulaguntza Goizuetan eskatu ahal izanen da 2020ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoaren gaineko zergan altan emanda daudenak.

Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan izandako gastuengatik emango zaie dirulaguntza. Xehetasunak eta eskabide orria lotura honetan daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun