Energia berriztagarrien komunitateen inguruko hitzaldia ostegunean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 25a, 10:00

Energia berriztagarrien komunitateak sortzeko lanean hasiak dira Mendialdea Mankomunitatea osatzen duten herrietan, tartean Leitzaldean eta Urumealdean. Kontsumituko dugun energiaren ardura hartzera goaz izenburupean lau hitzaldi iragarri dituzte eta horietan hirugarrena izanen da ostegun honetan, urriaren 27an, Goizuetan eginen dutena.

18:30ean Goizuetako Udaletxeko Ganbaran bilduko dira eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun