Euskal Herriko tontorrik altuena zapaldu dute goizuetarrek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 24a, 10:30

Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak Hiru Erregeen Mahaira antolatutako ateraldiak arrakasta ederra izan zuen. Bukaeran ez zuten eguraldia alde izan: «behe laino itxi eta iluna, elkar ezin ikusi eta entzun, haize bortitzaren ondorioz oreka mantentzeko nahikoa lan... Hala ere, indarrak ez genituen galdu eta gailurreko festa, asko luzatu gabe, ederki ospatu genuen argazki eta guzti». Halaxe adierazi dute  mendi taldekoek. Gehiago ere bai: «Mendian ibiltzeko afizionatuak izaki gehienak, larunbatekoa espedizioen pare izan zen».

Argazkiak: Arainburu Mendi Taldea.

Talde guztiek «asko» gozatu zutela adierazi dute. Buelta «bikaina» izan omen zen, «esfortzuz lortutakoa, baina satisfazio handiz bizitutakoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun