Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektua bultzatuko dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 20a, 13:00

Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Jesus Mari Rodriguez Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Unai Miranda Goizuetako alkatea eta Morja Macaya, Solera Fundazioko kudeatzailea, proiektua aurkezteko bileran.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Solera Fundazioak eta Nafarroako Rural Kutxak garatuko dute 70.500 euroko inbertsioa duen ekimena

Nafarroako Gobernuak, Solera Fundazioak eta Nafarroako Rural Kutxak adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko proiektu pilotua bultzatuko dute Goizuetan eta Arguedasen. Ekimenak 70.500 euroko inbertsioa du, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak 15.000 euro jarriko ditu eta Solera Asistencial Taldeak eta Nafarroako Rural Kutxak gainerakoa bere gain hartuko dute.

Azken 25 urteetan Nafarroan bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen kopurua %44 hazi da, 1998an 23.072 izatetik gaur egun erroldatuta dauden 41.015 izatera igaro baita.

Zehazki, Goizuetan, ehuneko hori %42 handitu da azken 20 urteetan, 2003an 41 erregistratu ziren, eta gaur egun 70. Proiektua lau fasetan banatuko da eta zortzi hilabetez eginen dute.

Jatorrizko diagnostikoa eginen dute eta hortik, benetako egoeraren azterketa aterako da, in situ aholkularitza- eta lan-prozesu baten bidez; neurri zuzentzaile nabariak dituen ekintza-plana; plana eta emaitzak gauzatzea; eta, azkenik, aholkularitza eta jarraipena, lortutako emaitzen jarraipena, etengabeko hobekuntza-lana eta sor daitezkeen behar berrietara egokitzea egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun