Mendizaleak 05:00etan herriko plazatik autobusean aterako dira eta handik Linzara joanen dira. Handik abiatuko dira Hiru Erregeen Mahaira, eta guztira 17,21 kilometroko itzulia eginen dute. Zortzi bat orduko buelta izanen da eta Goizuetara 20:00 aldera bueltatuko direla aurreikusi dute.