Elamako burdinolara bisita gidatua eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 20a, 09:00

Artikutzaren alde ezezagunena eta industrializatuena ezagutzen hasteko Elamako burdinolara bisita gidatua eginen dute igandean, urriaren 23an, Donostiako Udalak antolatuta. 

09:00etan aterako dira eta sei kilometroko ibilbide erraza izanen da. Bidean Elamako burdinolaren eta inguruko meategien arrastoak ezagutuko dituzte. 

Izena 679 613 016 zenbakira deituz edo Whatsappez, edo Donostiako Udalaren webgunean egin daiteke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun